XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaberriak behiei mendirako deia egiten dienean, zintzarriak kanporarazten dira berriz.

(...); beste batzuk berriz esnezko janariez.

Era horretan, artzain banaka batzuk igotzen dira larre garaietara kabalarekin, eta hantxe zaintzekotan gelditzen.

Besteek esnea biltzen dute, eta etxe bakoitzeko produzioaren kontu xehea daramate.

Beste batzuek gurina prestatzen dute, gazta gertatzen, eta kontu-liburuak segitzen.

Udaratea bukatzean, denen artean eta leihaltasun osoan banatzen da produzio guzia.

Negua bukatzen, behiek estalbia uzten dute, eta ba doaz alpe-etaruntz (Suizan alpea ez da mendi-katea, mendi-gailurretako larrea baizik).

Esnea eta gatzatua berezteko, ontzi haunditan eragiten da gaztaren orantza.

Herri guziak festa-kutsua hartzen du, eta abereak berak lorez apaintzen dira.

Herriko erretorak behin eta berriz ematen du bere bedeinkazioa, abere-taldeak udarako larreetara ari.

Ba da beti inguruan soinu-jotzaileren bat, eta batzutan musikari batzuek batera laguntzen dute alaitasun-giroa sortzen.

Kanpaiak ere ba dira; ez bakarrik behien zintzarriak, baina musikaren arabera eragiten diren kanpaiak ere; eta Tiroldar-eresien kantariak ez dira inoiz falta.

Larreetarako bidean ohiturako behi-talka egin ohi da.

Ez da zaila izan ohi behiak elkarren kontra axatzea, eta irabazlea taldeko erregin izendatzen da.

Aurkari guziak baztarrera bota dituenean, lore-girlandaz apaintzen da, adarren artean erregetasunaren ezagugarritzat jeits-aulki bat ezartzen zaiolarik.

GAZTAREN PRESTAERA.

Herrian utzi dute artzainek gaztaren prestatzailea, ofizialki hautatua eta bertakoek pagatua.

Hau herriko bihitegian jarri da, bere laguntzaile eta tresneriarekin (hau beti arkaiko eta xinple).

Behiek ematen duten esnea eramaten diotenean, lehendabizi gaina kentzen dio, gero eragin egiten du gurina egiteko, eta xerra loditan metatzen.

Bere laguntzaileekin, gazta jasoko duten gupelak garbitzen ditu, gainik gabeko esnea ontzi haunditara isurtzen du, gehigarri bat erasten gatzatzen laguntzeko, eta horrela gazura arin urtsuaren berezketa erraztutzen du.

Gaztak maneatu ondoren, etxabeetako apaletan jartzen dira lehortzeko.